«Eskerrik asko, maisu!»
Mutrikuarrek Bitor Arizmendi herriko margolaria omendu dute. Urte askoan arte tailerrean egindako lan guztiagatik omendu dute Arizmendi. Oroigarria emateaz gain, bera agertzen den koadro bat ere eman diote.Hunkigarria. Horrelakoxea izan zen zapatuan Mu...
Mutrikuarrek Bitor Arizmendi herriko margolaria omendu dute. Urte askoan arte tailerrean egindako lan guztiagatik omendu dute Arizmendi. Oroigarria emateaz gain, bera agertzen den koadro bat ere eman diote.
Hunkigarria. Horrelakoxea izan zen zapatuan Mutrikuko Zabiel kultur etxean Bitor Arizmendi margolariari egin zioten omenaldia. Arizmendi urte askoan arte tailerrean egindako lan guztiagatik omendu zuten herritarrek. Omenaldia egin ostean, Arizmendiren obrekin osatutako erakusketa zabalik geratu zen; erakusketa domekara arte egongo da ikusgai.Arizmendi aretoan sartuaz batera, herritar asko eta asko gerturatu ziren beregana, agurtzera.
Agurra egin ostean, oroigarria eman zioten, ondoko testuarekin: «Mutrikuko arte tailerra: Koloreen zurrubiloetan jolastuz irakatsi zenigun jolasten. Horietan zipriztinduz jarraitzen dugu gaur. Eskerrik asko, maisu!».
Ostean Jon Naberanek egindako koadroa oparitu zioten eta Arizmendiren senideek, omenduaren izenean, eskerrak eman zizkieten han bildutakoei.