Donostiako Zinemaldira joateko autobusa egongo da
MARKINA-XEMEIN // Uhagon kulturguneak antolatuta, irailaren 26an, autobusa egongo da Donostiako Zinemaldiko itxiera ekitaldira joateko. Bi pelikula, sari banaketa eta irabazleak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute Uhagonen izena ematen dutenek...
MARKINA-XEMEIN // Uhagon kulturguneak antolatuta, irailaren 26an, autobusa egongo da Donostiako Zinemaldiko itxiera ekitaldira joateko. Bi pelikula, sari banaketa eta irabazleak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute Uhagonen izena ematen dutenek. Irteera 16:30ean izango da autobus geltokitik, eta izena emateko azken eguna gaur izango da. Irteeraren prezioa 33 euro dira, bazkideentzako 27 euro.