Bermeok 5-0 irabazi dio Aurrerari, denboraldiko seigarren jardunaldian
Bermeok 5-0 irabazi zion Aurrerari herenegun. Bermeotarrek denboraldi honetan etxean lortu duten lehenengo garaipena da.Aurrerako jokalariek ez zuten beren jokoa egiten asmatu, eta itxura kaskarra erakutsi zuten Itxas Gane futbol zelaian.Lehenengo minu...
Aurrerako jokalariek ez zuten beren jokoa egiten asmatu, eta itxura kaskarra erakutsi zuten Itxas Gane futbol zelaian.
Lehenengo minutuetan hiru gol aukera izan ostean, 25. minutuan Aranazek sartu zuen lehenengo gola. Jokaldi bikain baten ostean, gol ederra sartu zuen, aspaldian Itxas Ganen ikusten ez zen horietakoa. 2-0-koa Argiderrek egin zuen 32.minutuan. Eta aurkariari erantzuteko astirik eman barik, Amorrortuk sartu zuen hirugarren gola.
60.minutuan, Alatzek 4-0-ekoa sartu zuen. Kontraeraso azkarreko jokaldian, atezainaren aurrean bakarrik gelditu, eta ez zuen hutsik egin. Hamar minutu geroago, Josuek egin zuen partidako azken gola, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsuan.