Arrakasta handiagaz ospatu dute IV. Artzabal Surf Eguna Karraspion
Ia 100 umek hartu zuten parte Lea-Artibaiko surf elkarteak antolatutako doako surf ikastaroetan. Jon Piñelek irabazi zuen arratsaldeko txapelketa. Gauerdira arte luzatu zen jaiaIa 100 ume eta gaztek hartu zuten parte Artzabal Surf Elkarteak zapatu goi...
Ia 100 umek hartu zuten parte Lea-Artibaiko surf elkarteak antolatutako doako surf ikastaroetan. Jon Piñelek irabazi zuen arratsaldeko txapelketa. Gauerdira arte luzatu zen jaia
Ia 100 ume eta gaztek hartu zuten parte Artzabal Surf Elkarteak zapatu goizean antolatu zuen surf ikastaroan. Eguraldi onak lagunduta, goizean goizetik batu ziren ume eta gazteak elkarteak hondartzan jarrita zeukan izena emateko mahaiaren aurrean. Erreki janak ere lagun asko erakarri zituen. Horrela, 200 plateretik gora atara zituztela jakitera eman dute antolatzaileek.Taldeetan banatuta ibili ziren surf-a ikasten gaztetxoak. Zortea izan zuten gainera, goizean gutxienez metro eta erdiko olatuak izan zituzten eta.
Txapelketa
Arratsaldeko surf txapelkaten berriz, ez zuten olatu gehiegirik eduki. Umeen txapelketa egin zuten hasteko, 12 urtetik beherakoena, eta helduena ondoren. Denetara, 25 surflarik hartu zuten parte norgehiagokan, txanda bakoitzean bostek, eta azkenean, Jon Piñel Artzabal Surf Elkarteko kidea izan zen irabazlea.
Itsasoak ez zien gauzak erraz jarri surflariei, olatu txiki-txikiak egon ziren eta. Horrela, surflari bakoitza bere tablagaz joan bazen ere, ikastarorako eraman zituzten tablekin parte hartu behar izan zuten parte hartzaileek. Olaturik ez zuten eduki, baina, ikusleak bai. Hainbat kuadrilla batu ziren hondartzan lehiaketa ikusteko.
Txapelketagaz baina, ez zen amaitu Karraspioko giro ona. Lehiaketa amaituta, The Loon Vagos taldearen surf kutsuko musikaren doinuek bete egin zuten Karraspioko aparkalekua, eta atzetik DJ Foski eta DJ Toki etorri ziren. Halan, gauerdira arte luzatu zen surfaren jaia.