Udalak zazpi ikastaro eskainiko ditu 2015-2016 ikasturterako
Busturiko Udalak zazpi ikastaro antolatu ditu 2015-2016 ikasturtera begira. Hala, herritarrek, pilates, mantentze gimnasia, hirugarren adineko gimnasia, burua martxan, josketa, eskulanak edota euskara ikastaroak izango dituzte aukeran.Ikastaroetan part...
Ikastaroetan parte hartu gura duten horiek gaur dute izena emateko azken eguna. Altamirako Kultur Etxera jota, 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta edota liburutegia.busturia@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita eman ahalko da izena. Izena ematerako orduan, interesa dutenek, orri bat bete beharko dutela azaldu dute.
Ikastaroak urrian hasiko direla jakinarazi dute, lehenengo astean, hain zuzen.