Udalak 'Nordic Walking' teknikako lau ibilbide prestatu ditu
Nordic Walking proiektugileak Markina-Xemeinera etorriko dira urriaren 3an. Izan ere, Nordic Walking teknikarako zailtasun mota ezberdineko lau ibilbide prestatu ditu udalak Markina-Xemeinen. Udaletxean eta kiroldegian lortu ahal dira ibilbidearen plan...
Nordic Walking-a gorpuz osorako mugimendua da, oso atsegina eta eraginkorra; munduan osasun onaren ariketaren edukia indartzen ari den mugimendua da, eta edonork praktikatu dezakeena. Teknika honek fondoko eskiaren antza du, eta makilen erabilera eta era berean besoen mugimendua modu zabal batean erabiltzen bada, mugimenduaren ohiko patroia ahaztu gabe, eraginkorra den teknika bihurtzen da.
Nordic Walking-a praktikatzea osasunerako oso onuragarria da, eta kirol praktika horrek abantaila asko dituela jakitera eman du udalak. «Arnasketaren eta beronen giharren mugimenduen bitartez oxigenoaren isurketa handitzen du organismo osoan».