Stand up padle zaleek jaialdia edukiko dute aukeran, etzi, Lekeition
Stand up padle kirolaren zaleak zorteko daude. Ur Lekeitiok antolatuta, etzi Lekeitio SUP Fest 2015 deritzon jaialdia egingo da.Goizetik hasi eta eguerdira arte, hainbat ekimen egingo dira. Lehenik eta behin, zazpi kategoriatan banatuta, distantzia luz...
Goizetik hasi eta eguerdira arte, hainbat ekimen egingo dira. Lehenik eta behin, zazpi kategoriatan banatuta, distantzia luzeko lasterketak egingo dira. Guztira, mailaren arabera banatuta bi lasterketa egingo dira. Bata, profesional mailakoa izango da, eta bestea, amateur eta 18 urtez azpikoentzat. Biak 10:00etan hasiko dira portuan.
Profesional mailakoek 9.800 metroko ibilbidea bete beharko dute. Besteak beste, Santa Katalina itsasargiaren pareraino eta Garraitz irlaren inguruetatik igaro beharko dute. Horrez gain, Lea ibaian zehar ere ibili behar dute. 4.500 metroko ibilbide motzean, ostera, Lea ibaian barrena ibiliko dira parte hartzaileak.
Jaialdi luzea
11:00etan, aldiz, Big SUP deritzon ekimena egingo da. Zehatz esanda, gaztetxoek tamaina handietako oholetan ibiltzeko aukera izango dute. Kirola probatzen aritu ostean, 13:00etan esprintak egingo dira portuan bertan. Bi buia ipiniko dira, eta tarte horretan azkarren egiten ahaleginduko dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, launa parte hartzaile ariko dira aldi berean.
Azkenik, 14:30ak inguruan sari banaketa egingo da.