PPk itsasoko andreak mespretxatzen dituela gaitzetsi du Cazalisek
EAJko senatariak sareginen, neskatilen eta enpakatzaileen arriskuak eta gaixotasun espezifikoak onartzea eskatu du, «beharrezkoak baitira arrantza sektorean»Itsaso eta Arrantza Sektoreko Langileen Babes Soziala Arautzeko Lege Aurreproiektua egiterako...
EAJko senatariak sareginen, neskatilen eta enpakatzaileen arriskuak eta gaixotasun espezifikoak onartzea eskatu du, «beharrezkoak baitira arrantza sektorean»
Itsaso eta Arrantza Sektoreko Langileen Babes Soziala Arautzeko Lege Aurreproiektua egiterakoan, alderdi popularrak (PP) itsasoko emakume langileenganako erakutsi duen mespretxua gaitzetsi du Jose Maria Cazalis Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) senatariak. Haren esanetan, Espainiako Gobernuak ez ditu aintzat hartu bai kongresuan zein senatuan, EAJk eskatuta, emakume horien inguruan onartu ziren proposamenak. Hala, PPk Ganbera bienganako erakutsi duen «errespetu falta» kritikatu du.Modu horretan, senatari jeltzaleak hamar zuzenketa jarri dizkio joan den barikuan Goi Ganberan sartu zen testuari, «lege horren eguneraketan talde horien beharrizanak jaso ditzan».
Historikoki emakumez osatuta dauden talde horiek «beharrezkoak dira arrantza sektorearen funtzionamendurako», dio Cazalisek: «Sareginak, neskatilak eta enpakatzaileak zerrendan sartzea, euren jarduera muturreko baldintzetan egin behar izatearen ondoriozko arrisku eta gaixotasun profesional espezifikoak dituzten beste talde batzuekin parekatzea suposatuko luke, lan-osasun eta arrisku azterketek jasotzen duenez».Legeak, hortaz, horiek guztiak onartzea eskatzen du.
Bestalde, «legeak ahanzturan» utzitako emakume talde horiei, «arlo honetatik eratorritako diru sarrerak euren ogibide nagusia izateko derrigortasuna kontuan ez hartzea» ere eskatu du senatari jeltzaleak. Hala, itsaso eta arrantza sektoreko langileen babes sozialaren onuradun izan daitezke. «Emakumeok arrantzurako behar-beharrezkoa den lana egiten dute; ogibide bat txarto ordainduta egoteak ez du eragin behar langile horiek Gizarte Segurantzara sarbiderik ez izatea». Neurri horrek, dioenez, diru sarrera gutxi daukaten edozein arloko langileengan ere eragina izan beharko luke.