Musika eta letra ditu Urdaibaik
Xabi Aburruzagak jarri dio musika Iñaki Aurrekoetxeak idatzitako letrari. Abestu, berriz, Josu Zabalondok eta The Uski's taldeak egiten dute. Joan den astean kaleratu zen, orain dela lau urte grabatutako abestia.Lau urte inguruko atzerapenagaz, baina ...
Xabi Aburruzagak jarri dio musika Iñaki Aurrekoetxeak idatzitako letrari. Abestu, berriz, Josu Zabalondok eta The Uski’s taldeak egiten dute. Joan den astean kaleratu zen, orain dela lau urte grabatutako abestia.
Lau urte inguruko atzerapenagaz, baina kalean da Urdaibari egin dioten abestia. Bere sasoian grabatu eta diru ezagatik kalera ezin atera ibili dira orain arte Urdaibairi egindako abestia. Bermeoko Artza jatetxeak emandako laguntzari esker, herritarren esku artean dabil Boga Boga Urdaibai izenburua daukan abestia.Arrantzale Egunean jaso zituen diskoak Urdaibai Arraun Elkarteko presidente ohi Josu Zabalondok. Bera da, gainera, abeslarietako bat, The Uski’s talde- agaz batera. «Pozik» dago Zabalondo diskoak esku artean dituela, izan ere, orain dela lau urte inguru grabatutako abestia orain argitaratu ahal izan dute. «Inoiz ez da berandu», dio Zabalondok.
1.000 ale atera dituzte, eta «oso ondo» saltzen ari direla dio. Diskoak abesti bakarra duenez, hiru euroan eskuratu daiteke, Bou Bizkaia Peñak Kasino azpian daukan lokalean. Hala eta guztiz ere, aurrerantzean, herriko zenbait tabernatan jarriko dituzte salgai.
Kantari musika jarri dion Xabi Aburruzagaren ideia izan zen Urdaibairi abesti bat egitea. Ondoren, Iñaki Aurrekoetxeak idatzi zuen letra. «Aurrekoetxea bermeotarra ez denez, nik lagundu nion Bermeoko esaerekin», dio Zabalondok. Ondoren, The Uski’s taldeagaz berba egin zuten, «eta ez zuten inolako trabarik jarri».
Diskoaren azalerako Joseba Elorriren margolan bat aukeratu du Zabalondok: «Ez nuen arraunlarien argazki bat jarri gura, arraunlariak joan-etorrian ibiltzen baitira, eta margolan horrek zerbait berezia dauka».
Kontxako bandera irabazi ostean, Bou Bizkaia-ko arraunlariei herritarrek egindako harreran jarri zuten abestia, eta herritarrek «gustukoa» izan dutela azaldu du Zabalondok.