Irustak eta Jaunarenak galdu egin dute Iribarria-Larrinagaren aurka
Herenegun Bermeoko Artza pilotalekuan 16-22 galdu zuten Irustak eta Jaunarenak, Irribarria eta Larrinagaren kontra.Baina arratsaldeko protagonista Aitor Zubieta izan zen. Juan Martinez de Irujogaz batera Olaizolaren eta Albisuren kontra jokatzen zebile...
Baina arratsaldeko protagonista Aitor Zubieta izan zen. Juan Martinez de Irujogaz batera Olaizolaren eta Albisuren kontra jokatzen zebilela, ezker belaunean min hartu zuen Etxarriaranaztarrak, eta ahaleginak ahalegin, ezin izan zuen partida amaitu.
Partidako lehenengo jokaldietan min hartu arren, jokatzen jarraitu zuen. Hala ere, lesio larriren bat ekiditeko, neurkea uztea erabaki zuen, 14-9 zihoazela.
Beraz, lan erdietan zeudela Olaizolarentzat eta Albisurentzat izan zen garaipena. Pilotazaleek ezin izan zuten lehiaz erabat gozatu, baina ordurarteko jokaldietan erakustaldia eskaini zuten lau pilotariek, maila bikaina emanez.
Txapelketetatik kanpoko partida izan. Baina Olaizola eta Irujo kantxan egonik, horien arteko lehia ikusteko jendetza batu zen.
Punta-puntako lau pilotarien partida bertan behera gelditu zenez, bi aurrelariak lau t’erdian neurtu ziren elkarren kontra. Goizuetako pilotariak 10-9 irabazi zion iberoarrari.
Biek elkarren kontra jokatzen duten guztietan bezala, herenegun ere lehia bizia izan zuten, eta ikusleek emozio handiz jarraitu zuten norgehiagoka.