Gipuzkoako triatloi esprint txapelketarako baliagarria izango da Mutrikuko proba
750 metro igeri, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dira esprint kategorian. Goizean egingo den herri triatloia, aldiz, super esprint kategoriakoa izango daMutrikuko Talaixa Triatloi Klubak antolatuta, bihar Mutrikuko II. Tr...
750 metro igeri, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dira esprint kategorian. Goizean egingo den herri triatloia, aldiz, super esprint kategoriakoa izango da
Mutrikuko Talaixa Triatloi Klubak antolatuta, bihar Mutrikuko II. Triatloia jokatuko da. Probari dagokionez, 2015. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako hamalaugarren proba puntuagarria izango da. Era berean, Gipuzkoako triatloi esprint txapelketako baliagarria ere izango da proba.17:00etan hasiko da proba Mutrikuko itsas igerilekuaren parean, eta uretara dzanga egiten lehenak emakumeak izango dira. Gizonezkoen txanda ordu laurden beranduago egingo da, toki beretik. Proba, hain zuzen ere, esprint distantzian lastertu beharko dute triatletek.
15 urtetik gorakoentzat
Lehenik eta behin, 750 metro bete beharko dituzte igeri. Zehatz esanda, hiru buiaz mugatuta egongo den ibilbidea osatu beharko da. Ondoren, bizikletan 18,6 kilometroko ibilbidea beteko dute, eta azkenik, moila eta inguruko kaleetan 5 kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek helmugaratu aurretik.
Gipuzkoako txapelketaz gain, goizean bigarren triatloi bat izango da aukeran: III. Triatloi Herrikoia. Triatloia probatu nahi duten 15 urtetik gorakoek horretarako ekimen aproposa izango dute 11:00etan hasita.
Triatloi herrikoia super esprint distantzian egingo da. Lehenik eta behin, 370 metro igeri egin beharko dituzte, eta lehen zatia amaitu ondoren, bizikletako tartea izango da. Bizikletak hartu eta 12 kilometro egingo dituzte, eta azkenik, 2,5 kilometro egingo dituzte korrika.