Gernikak Hernaniren kontra jokatuz ekingo dio denboraldiari
Ohorezko mailako taldeek asteburu honetan hasiko dute 2015-2016 denboraldia. Gernika Rugby taldeak etxetik kanpo jokatuko du lehenengo jardunaldian. Hain zuzen ere, denboraldia estreinatzeko Hernaniren kontra lehiatuko da. Bihar 17:00etatik aurrera jok...
Hain zuzen ere, denboraldia estreinatzeko Hernaniren kontra lehiatuko da. Bihar 17:00etatik aurrera jokatuko dute euskal derbia, Landare Tokin.
Hernanira partida ikustera joan gura dutenen zaleentzat autobusa antolatu dute Gernika-Lumotik.
14:30ean irtengo da autobusa, Basurde Rugby tabernatik. Hala, autobuserako izen ematea ere bertan egin behar da, gaur, 20:00ak baino lehenago.
Gernika eta Hernaniren artekoa ez da jardunaldiko euskal derbi bakarra izango, Getxok eta Hernanik elkarren aurka jokatuko baitute, bihar.
Bestalde, 2015-2016 denboraldiko etxeko lehenengo norgehiagoka datorren astean jokatuko dute basurdeek, Madrilgo (Espainia) Pozuelo taldearen kontra.