'Chichinabo Cabaret' urriko asteburu guztietan ikusi ahalko da
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen duten Chichinabo Cabaret ikuskizuna urriko asteburu guztietan ikusi ahalko da.Abuztuan estreinatu eta emanaldi guztietarako sarrerak agortu ostean, ir...
Abuztuan estreinatu eta emanaldi guztietarako sarrerak agortu ostean, iraila osora luzatu zituzten emanaldiak. Eta orain, iraileko sarrera guztiak agortu direnean, Pabellon 6 arte eszenikoen guneak emanaldiak urriko asteburu guztietan eskaintzea erabaki du.
Cabaret Chihuahuagaz gertatu modura, Chichinabo Cabaret ere obra arrakastatsua ari da izaten, eta bertoko aktoreak pozik daude. Lea-Artibaitik, Mutrikutik eta Busturialdetik herritar asko joan dira musikala ikustera, bai abuztuan bai eta irailean ere.