Bizkaiko bikotekako harrizulatzaileen arteko lehia izango da Arratzun
Bizkaiko harrizulatzaileen arteko lehia ikusteko aukera egongo da Arratzun, domekan.Hain zuzen ere, 2015eko bikotekako Bizkaiko txapelketa jokatuko dute, 13:30etik aurrera.Bizkaiko sei taldetako ordezkariak ariko dira nor baino nor gehiago, eta talde b...
Hain zuzen ere, 2015eko bikotekako Bizkaiko txapelketa jokatuko dute, 13:30etik aurrera.
Bizkaiko sei taldetako ordezkariak ariko dira nor baino nor gehiago, eta talde batzuetatik bikote bat baino gehiagok parte hartuko dute.
Hala, etxeko ordezkariekin batera, hau da, Arratzuko Piratak Herri Kirol taldeagaz batera, Bizkaiko talde hauetako kideak ariko dira nor baino nor gehiago, etzi: Gallarta taldea, Trapagaran taldea, Burdin Gazteak taldea, Kabiezes taldea eta Errekatxo taldea.