Bitor Arizmendi margolari mutrikuarra omenduko dute bihar, Zabielen
Arizmendiren lanekin osatutako erakusketa bihartik hilaren 27ra arte egongo da ikusgai, kultur etxean. Urte askoan arte tailerrean egindako lanagatik omenduko dute artista mutrikuarraMutrikuarrek Bitor Arizmendi herriko margolaria omenduko dute bihar, ...
Arizmendiren lanekin osatutako erakusketa bihartik hilaren 27ra arte egongo da ikusgai, kultur etxean. Urte askoan arte tailerrean egindako lanagatik omenduko dute artista mutrikuarra
Mutrikuarrek Bitor Arizmendi herriko margolaria omenduko dute bihar, Zabiel kultur etxean. Omenaldia egiteaz gain, Arizmendiren lanekin osatutako erakusketa ere zabalduko da bihar, Zabielen. Erakusketa hori, gainera, hilaren 27ra arte egongo da ikusgai.Arizmendi margolari trebea dela diote herritarrek. «Trebea izateaz gain, borondate handikoa da, eta beti laguntzeko prest egon da. Arte tailerrean urte asko eman ditu», diote, ezagutzen dutenek.
Hain justu, egindako lan hori guztia aitortzeko eta eskertzeko, herritarrek zer edo zer berezia eskaini nahi diote Arizmendiri. «12:30ak inguruan Zabielen batuko gara, Arizmendigaz, eta oroigarria emango diogu. Ostean Agurra egingo diote dantzariek, eta erakusketa inauguratuko dugu», dio Jon Naberanek.
Herritarrei deia
Arizmendik berak ere badaki omenaldia jasoko duela. «Urduritasuna sartu zitzaion jakin zuen momentuan, baina, aldi berean, poza sentitu zuela esan digute haren senideek», dio Naberanek.
Omenaldirako hitzordua jarrita, herritarrei ere bihar Zabielera bertaratzeko deia egin nahi izan diete antolatzaileek.
Beste alde batetik, erakusketa hilaren 27ra arte ikusgai egongo da, bai astegunean bai eta zapatuetan eta domeketan ere.
Ordutegia ondokoa izango da: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:30era; eta zapatuan eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.