Erdi Aroan sortu zuten Bermeoko portua, eta XIV-XV. mendetik aurrera arrantza gailentzen hasi zen kostako herri horretan. Goiko argazkia 1963. urtean atera zuen Indalecio Ojangurenek, eta behekoa, berriz, gaur egungoa da. Santa Eufemia eliza ikusten da...

Erdi Aroan sortu zuten Bermeoko portua, eta XIV-XV. mendetik aurrera arrantza gailentzen hasi zen kostako herri horretan. Goiko argazkia 1963. urtean atera zuen Indalecio Ojangurenek, eta behekoa, berriz, gaur egungoa da. Santa Eufemia eliza ikusten da atzealdean, argazki batean zein bestean, baina, egungoan,
Aita Guria baleontzia ere ageri da. Artza frontoiaren aurrean dago amarratuta
Aita Guria, eta XVII. mendeko bale arrantzaren interpretazio zentroa da. Bermeoko Ontzioletan egin zen
Aita Guria, argazkiaren aurrealdean dagoen ontzi handia modura. Gaur egun, baleontzi hori bisitatzeko aukera dute interesa duten herritarrek.