Artibai futbol taldeak denboraldiko aurkezpena egingo du
Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak denboraldiko aurkezpena egingo du bihar, 16:15ean, Barroeta futbol zelaian.Maila guztietako taldeak aurkeztuko dituzte biharko deialdian: txikienak, kadeteak (Artibai eta Arretxinaga taldeak), gazteak, beteranoak...
Maila guztietako taldeak aurkeztuko dituzte biharko deialdian: txikienak, kadeteak (Artibai eta Arretxinaga taldeak), gazteak, beteranoak eta nagusiak.
Aurkezpenak egin eta gero, 17:30ean, nagusien partida ikusi ahalko dute Barroetara gerturatzen diren herritarrek; markina-xemeindarrak Zaldibarko Zaldua taldearen aurka jokatuko dute.