Arrain gutxi saldu da asteon, ziklogenesi lehergarria dela eta
Hegaluzetan ari diren ontziak portuan lotuta egon dira egunotan. Asteon tamaina txikiko 103 tona hegaluze lehorreratu dituzte baxurako arrantzaleek, Ondarroako Egidazu kaianAsteon ontziak portuan lotuta egon dira. Hain zuzen ere, ziklogenesi lehergarri...
Hegaluzetan ari diren ontziak portuan lotuta egon dira egunotan. Asteon tamaina txikiko 103 tona hegaluze lehorreratu dituzte baxurako arrantzaleek, Ondarroako Egidazu kaian
Asteon ontziak portuan lotuta egon dira. Hain zuzen ere, ziklogenesi lehergarriak sortutako ekaitzak itsasora irtetea ezinezkoa egin du kasu askotan.Hegaluzetan dabiltzan baxurako ontziak, esaterako, martitzenetik atzora bitartean itsasoratu gabe geratu behar izan ziren. Atzo eguraldiak hobera egin zuenez, arrantzara irten zuten.
Hegaluzeari dagokionez, arrantzaleek astelehenean bakarrik lehorreratu zuten arraina Ondarroan. Arrantzaleek adierazi dutenez, kostaldetik nahikoa hurbil harrapatu zuten arraina, Santander parean. Oro har, tamaina txikikoa izen zen (2,6 eta 3 kilo bitartekoa), eta prezio aldetik ere nahikoa merke saldu zen; bataz beste, 2,18 euroan.
Gehiengoa kontserbarako
103 tona hegaluze lehorreratu zuten, eta gehiengoa kontserba-egileek erosi zuten. Freskorako %30 inguru saldu zen.
Kostaldetik hurrean arrantzan dabiltzan arrantzaleek, ordea, hego haizeagaz arriskurik gabe itsasoratzeko aukera izan dute, baina horiek ere ez dute zorte gehiegirik eduki. Izan ere, azken egunotako eguraldi nahasiagatik itsasoan arrain eskasia nabari da.