Urriaren 16ra bitartean aurkeztu daiteke Nanoipuin lehiaketara
Martxan da Ondarroako Udaleko Euskara Sailak antolaturiko Nanoipuin lehiaketa.Gehienez 140 karaktereko ipuinak izan behar dira; eta pertsona bakoitzak, gehienez, bi nanoipuin aurkeztu ditzake.Lanak urriaren 16rako bidali behar dira, helbide honetara: m...
Gehienez 140 karaktereko ipuinak izan behar dira; eta pertsona bakoitzak, gehienez, bi nanoipuin aurkeztu ditzake.
Lanak urriaren 16rako bidali behar dira, helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net.
Parte hartzaileek ezizenagaz sinatuta aurkeztu behar dituzte idazlanak. Eta aparte, datu pertsonalak igorri behar dituzte: egilearen izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono zenbakia.
Lehiaketan parte hartzeko interesa daukatenek informazio gehiago jaso edota zalantzak argitzeko Ondarroako Udaleko Euskara Sailera jo beharko dute, 94-683 36 68 telefono zenbakira deituz, edo mrey@ondarroakoudala.net helbidera idatziz.
Sariak
Hiru saridun egongo dira; lehiaketaren irabazleak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak, 200 euro; eta, hirugarrenak, 100 euro.
Nanoipuin lehiaketa laugarren urtez antolatu dute, eta Amuak egitarauaren barruan sartzen da.