Hobekuntza lanak direla eta, igerilekua itxita egongo da irailaren 28ra arte
Futbol zelaian eta Isuntzako lokalean ere aldaketak egingo ditu udalak. Lan guztiak egiteko 170.450 euroko aurrekontua daukate. Irailean amaituko dituzte hobekuntzakLekeitioko Udalak jakitera eman duenez, igerilekua itxita egongo da irailaren 28ra arte...
Futbol zelaian eta Isuntzako lokalean ere aldaketak egingo ditu udalak. Lan guztiak egiteko 170.450 euroko aurrekontua daukate. Irailean amaituko dituzte hobekuntzak
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, igerilekua itxita egongo da irailaren 28ra arte. Berez, irailaren 18an zabaldu behar zuten, baina Trinkete eraikinean egiten ari diren hobekuntza lanak direla eta, momentuz ezingo da zabaldu. «Igerilekuan urtero egiten den iraileko derrigorrezko geldialdi teknikoaz gain, inguratzen duen egurrezko hesia lotu egingo da eta 100 led argi ipiniko dira; ateak ere margotu egingo dira, eta ile lehorgailuak ipiniko ditugu, besteak beste», jakitera eman dute udal ordezkariek.Ezohiko egoera horren aurrean, Lekeitioko Udalak barkamena eskatu die erabiltzaileei. «Igerilekua ahalik eta azkarren zabaltzea nahi badugu ere, lanak amaitutakoan garbitasun sakon eta orokor bat egingo da Trinkete osoan». Ondorioz, hilaren 28ra arte, herritarrei Markina-Xemeingo eta Ondarroako igerilekuak erabilgarri daudela jakitera eman diete.
Igerilekuan egiten ari diren hobekuntza lanez gain, Trinkete eraikinean, besteak beste, iturgintza lanak, ateen konponketak, txarteldegiak hobetu, behegaina altxatu, garbitu, desinfekzioa eta irazgaizte lanak ari dira egiten.
Udaleko ordezkariek jakitera eman dutenez, lan horiek guztiak herriko kirol eraikinak «egoera larrian» zeudelako abiarazi dituzte. «Udal kirol instazioek beharrizanak dituzte azken urteotako mantenu faltagatik. Horren aurrean, lehentasunak ipini, eta lanei ekitea pentsatu genuen».
Sare eta eserleku berriak
Lan guztiak egiteko, udalak 170.450 euroko aurrekontua dauka, eta lanak, Isuntzako lokalean egin beharrekoa ezik, irailean amaituko dituztela aurreratu dute. «Larrotegi futbol zelaian inguruko sarea eta jokalarientzako eserlekua berriak ipini ditugu».
Halaber, Trinketen, futbol zelaian eta kiroldegian desfibrilagailuak ere ipiniko dituztela azaldu dute.
Beste alde batetik, kiroldegian dagoen eta areto futbolerako erabiltzen den kantxako teilatua konpontzeko proiektua ere aurten egingo dutela jakitera eman du udalak. «Hamabost bizikleta berri ere ipini ditugu kiroldegian».