Gernika-Lumoko Kultur Etxeak bederatzi ikastaro eskainiko ditu
Bederatzi ikastaro eskainiko ditu Gernika-Lumoko Kultur Etxeak 2015-2016 ikasturtean. Horrela, gernikarrentzako aisialdiko jardueren erreferente bilakatu gura du erakunde publikoak.Hasi berri den ikasturterako 108 leku eskainiko ditu kultur etxeak. Bed...
Hasi berri den ikasturterako 108 leku eskainiko ditu kultur etxeak. Bederatzi ikastaro horietatik bi, gainera, umeei zuzendutakoak izango direla zehaztu dute. Hain zuzen, buztingintza ikastaroa eta Arteskolak ematen duen marrazkigintza eta margolaritza tailerrak izango dira umeentzako.
Izena emateko epea
Bestalde, dekorazio arteetan trebatzeko tailerra, zeramika ikastaroa eta bitxi eta osagarrien diseinu tailerrak eskainiko dira nagusientzat.
Kultur etxeko ikastaroetan parte hartzeko izena eman beharko dela gogoratu dute, eta horretarako azken eguna urriaren 2a izango dela jakinarazi dute kultur etxeko arduradunek.
Era berean, ikastaroetan izena emateko 12 eta 30 euro bitartean ordaindu beharko direla jakinarazi dute, eta, lekuak gordetzeko orduan, Gernika-Lumon erroldatuta daudenek lehentasuna edukiko dutela.
Tailer bat edo beste emateko gutxieneko ikasle kopurua zortzi lagunekoa izango da. Hala, kasuren batean zortziko taldea osatzerik ez balego, tailer hori ez dela emango zehaztu dute.