Durangaldeko Untzillaitz mendia igoko dute domekan mendi taldeek
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek irteera bateratua egingo dute domekan Durangaldean dagoen Untzillaitz mendira (934 m.). Atxarte izango dute irteera puntua, eta gutxi gorabehera lau orduko ibilbidea izango dela aurreratu dute.Lekeitioko Lumentza...
Lekeitioko Lumentza mendi taldeko, Ondarroako Aurrera mendi taldeko, Markina-Xemeingo Artibai mendigoizale taldeko, Mutrikuko Burumendi Elkarteko eta Debako Burdinkurutz mendi taldeko kideek antolatuta, mendi irteera joateko autobusa egongo da.
Autobusak 07:30ean irtengo du Mutrikutik, eta Ondarroako eta Lekeitioko kideak jaso eta gero, Markina-Xemeingo kideak batuko dituzte Kai aurrean, 08:00etan.
Irteeran izena emateko azken eguna gaur da. Toki hauetan eman daiteke: Lekeitioko Arantza bitxidendan, Markina-Xemeigo Loraitz dendan, Mutrikuko Aparra jantzi dendan eta Ondarroako Anaitasuna tabernan.