Domekan egingo dute Bizkaiganeko ardi txakurren txapelketa
Santa Kurtze jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Errigoitiko Bizkaiganen. Hala, urteroko hitzordua hartuko dute hango landek domeka arratsaldean. Ohiturei hutsik egin barik, ardi txakurren txapelketa jokatuko da domeka arratsaldean Bizkaiganen. 17:...
Bost parte hartzaileen artean, gainera, Herrialde Katalanetatik heldutakoa ere izango da; Leyla Ortizek Yuka izena duen Collie Border txakurra aurkeztuko baitu txapelketara. Horregaz batera, saria lortu asmoz lehiatuko dira Gorka Muniozgurenen Paxton txakurra, Aitor Urienen Arin, Azkorberen Txati eta Xabier Arriaga Txiplas-en Soli txakurra.
Festa giroa, baina, goizean hasiko da. 11:00etan meza emango dute, eta ostean, musikak alaituko du ingurua.
Mezaren ostean, trikitixaren, txalapartaren, albokaren eta dultzainaren doinuak eta bertsolarien saioa izango dira.