Asanblada eta herri bazkaria egingo dituzte Astran, zapatuan
Zenbait gairi buruz hitz egiteko asanblada deitu dute Astran, zapatu honetarako. 11:00etan batzeko deialdia egin diete herritarrei, kulturarako fabrika sozialean bertan, eta egitarauko zenbait gairi buruz ariko direla jakinarazi dute.Horiez gain, garbi...
Horiez gain, garbiketa plana ere izango dute eztabaidagai, eta aurten ospatuko duten 10. urteurrena ere izango dute mintzagai, zehaztu dutenez.
Izan ere, abenduaren 24an beteko dira hamar urte arma lantegia zen Astra eraikina okupatu zutenetik.
Asanblada egin ostean herri bazkaria egingo dutela jakinarazi dute, Astran bertan. Hala, orain arte kulturarako fabrika sozialeko langile izan direnak agurtuko dituzte.