Sormen lantegi berria aurkeztuko dute gaur
Sormena garatzea helburu izango duen proiektu berria jarriko dute martxan Markina-Xemeingo Arte Eskolan. Jarduera artistikoak pentsamendu aniztasuna bultzatzeko eta eraldaketa pertsonal zein sozialak ulertzen eta adierazten laguntzeko balio duela eta, ...
Hiru hiruhilekotan banatuko da lantegia; bakoitzak gai bat oinarritzat edukiko duelarik. Lehenegoa saioaren gidariek proposatuko dute, eta beste biak umeek erabakiko dituzte.
Antolaketari dagokionez, astean bi saio izango dira, eguenetan eta barikuetan, 17:00etatik 19:00etara, eta saio bakoitza talde ezberdin batek osatuko du.
Erakusketa hiru hilabetero
Saioen hasieran, egunean landuko dutenari lotutako ipuin bat kontatuko diete. Bestetik, hiruhilekoari amaiera emateko erakusteka bat egingo da herriko hainbat lekutan. «Amaitzeko, hiruhileko bakoitzean artista gonbidatu bat izango dugu, publiko zabalari eskainia egongo dena», zehaztu dute. Irteerak ere zabalik egongo dira.
Lehenengo saioak urriaren 1ean eta 2an izango dira, eta aurretik proiektu berriaren berri emateko asmoagaz, aurkezpen bat egingo dute arduradunek. Gaur izango da aurkezpen hori, 19:00etan hasita, Markina-Xemeingo Kultur Aretoan. Parte hartzera deitu dute.