Lanbide ekimenek formakuntzarako hiru ikastaro emango dituzte
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak formakuntzarako hiru ikastaro antolatu ditu. Busturialdeko enpresei zuzendutakoak izango dira, eta, jakitera eman dutenez, sektore horretan kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzea izango dute hel- buru.Ikastaroeta...
Ikastaroetan alor komertziala landuko dute; hain zuzen, bezeroak nola erakarri eta horiek zelan mantendu, sakeleko teknologia nola erabili daitekeen azalduko dute, eta webguneak nola sortu ere irakatsiko dute ikastaro horietan.
Lau ordu, arratsaldez
Lanbide Ekimenak Zentroak zehaztu duenez, arratsaldeetan emango dituzte ikastaroak, eta lau orduko iraupena izango dute 14:30etik 16:30era. Doakoak izango dira, eta interesa dutenek enpresa@lanbide-ekimenak.com eta udb@lanbide-ekimenak.com helbideetara idatz dezakete. Era berean, 94-625 57 58/94-625 63 92 telefono zenbakietara ere dei dezakete.