Zapatuan Aingeru Cardaño herriko presoari babesa emateko bildu ziren herritarrak Munitibarren. Talde argazkia atera, eta manifestazioa egin zuten herrigunetik Gerrikaitz auzora. Besteak beste, agerraldian parte hartu zutenek Cardañoren atxiloketa «g...

Zapatuan Aingeru Cardaño herriko presoari babesa emateko bildu ziren herritarrak Munitibarren. Talde argazkia atera, eta manifestazioa egin zuten herrigunetik Gerrikaitz auzora. Besteak beste, agerraldian parte hartu zutenek Cardañoren atxiloketa «guztiz bidegabea» dela salatu zuten: «Arrazoi politikoak eta mendekua daude Cardañoren epaiketaren eta atxiloketaren atzean». Bide beretik, Cardañok egindako tortura salaketa berretsi nahi izan zuten. Gizartearen inplikazioa beharrezkoa dela gogoratu zuten, eta konpromisoak hartzeko deia egin zuten: «Herri oso baten konpromisoa norbanakoetatik hasten da. Eta dei egiten diegu Munitibarko herritarrei, bakoitzak bere konpromisoa hartzera, bakoitzak bere apurtxoa ematera, egoera hau berriro gertatu ez dadin, ez Munitibarren ezta Euskal Herri osoan ere».