Txapela, jai handiaren ikur
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako Txapel Egunak jendetza batu du aurten ere; arratsaldean Alamedan egindako txapel jaurtiketa lehiaketa jendetsua izan zen, eta Eladio Leon izan zen irabazlea.Euskal txapela protagonista izan zen bigarre...
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako Txapel Egunak jendetza batu du aurten ere; arratsaldean Alamedan egindako txapel jaurtiketa lehiaketa jendetsua izan zen, eta Eladio Leon izan zen irabazlea.
Euskal txapela protagonista izan zen bigarren urtez Ondarroan. Izan ere, Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, Txapel Egunak jendetza bildu zuen zapatuan Ondarroan. Iaz modura, aurten ere giroa izan da nagusi.Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia egun osoko jaia izan zen. Goizeko umeentzako tailerren ostean, aurten, Likona dorrearen plazan eman zieten jaiari hasiera.
Txupina bota aurretik, baina, Likona dorrepea eta inguruak jendez beteta zeuden. Betiko modura, irrintzilarien uxuek eta adar jotzaileen soinuek eman zioten ongietorria txapel handiari. Inork ez zekien ziur nondik etorri behar zuen txapelak; azkenean, San Ignazio kalean behera agertu zen. Eta txapelagaz batera, aurtengo omenduak agertu ziren: Saskibaloi taldeko mutilak.
Txapela soinean jantzi zuten orduan, eta handik aurrera, festak eztanda egin zuen herrian. Bandako musikariek lagunduta, kalejira egin zuten Alamedaraino.
Giro ederra egon zen Alamedan ipinitako txosna gunean. Bazkal ordura arte, hainbat ekimen egin ziren, Bertsutan bertso eskolakoen saioa, esaterako. Horrez gain, txistulari taldea ere giroa alaitzen ibili zen.
Ostean, Alamedan propio ipinitako karpan marmitako jana egin zuten. Mahai guztiak bete ziren, eta bazkalostean kantuan aritu ziren asko eta asko. Txapel jaurtiketa lehiaketa egin zen arratsaldean Alamedan, eta han Eladio Leon izan zen irabazlea; Musika Plazan bildu ziren gaztetxoak: jokoekin eta pailazoekin ondo pasatu zuten.
DJen musika ozen entzun zen ondorengo orduetan.