Musika, dantza eta giroa, bihar eta domekan, Santa Eufemiko zelaian
Aulestiarrentzat jai kutunak diren Santa Eufemi jaiak ate joka daude; bihar egun handia izango da, eta, domekan, errepikapena. Urteroko ohitura, txapelketa eta giroa ez dira faltakoUrregaraiko ermita eta zelaia jendez beteko dira datozen egunetan Santa...
Aulestiarrentzat jai kutunak diren Santa Eufemi jaiak ate joka daude; bihar egun handia izango da, eta, domekan, errepikapena. Urteroko ohitura, txapelketa eta giroa ez dira faltako
Urregaraiko ermita eta zelaia jendez beteko dira datozen egunetan Santa Eufemiren omenezko jaiak ospatzeko. Bihar, Santa Eufemi Eguna bera ospatuko da, astegunez joan ezin duenak, baina, domekan edukiko du inguru eta jai paregabeagaz gozatzeko aukera.Ermitara igoera, irrintzi txapelketa, bolo eta txapel jaurtiketa lehiaketak eta eguerdiko eta iluntzeko erromeriak ez dira faltako aurten ere. Esteibar eta Obietak jarriko dituzte dantzan ume, gazte eta nagusiak, eguerdian; iluntzean, berriz, herriko plaza izango da geralekua lotuta eta soltean egiteko.
Erromeriez gain, Kaotiko, Gose eta Pixontxis taldeen kontzertua ere egongo da doan Aulestiko plazan, barikuan; eta ondoren, gaupasa Las Tea Party DJekin. Lea-Artibaiko herri guztietatik Gababusa edukiko dute rock kontzertura joan-etorria egin nahi duten guztiek. Lea-Artibaiko udaletxeetan lortu ahalko dituzte txartelak.
Ohitura den modura, asko eta asko oinez igoko badira ere, Urregaraira autoz igo nahi dutenek kontuan izan beharko dute 11:00etatik aurrera Lekoiztik Santa Eufemirako bidea itxita egongo dela.