Mikel de Unza izan da nagusi Mutrikuko VI. Arno Trail mendi lasterketan
Mutrikuarren artean Xabier Astigarraga izan da aurten ere lehena helmugaratzen. Nesketan Leire Fernandez oreretarra izan da onena. Lasterketa giro onean egin dela diote antolatzaileekMikel de Unza, Xabi Astigarraga eta Leire Fernandez izan dira Mutriku...
Mutrikuarren artean Xabier Astigarraga izan da aurten ere lehena helmugaratzen. Nesketan Leire Fernandez oreretarra izan da onena. Lasterketa giro onean egin dela diote antolatzaileek
Mikel de Unza, Xabi Astigarraga eta Leire Fernandez izan dira Mutrikuko VI. Arno Trail mendi lasterketako onenak. Domekan egin zen mendi lasterketa, eta guztira 47 kirolarik parte hartu zuten proban.De Unza nafarra izan zen lehena helmugaratzen. Herrikoen artean, ostera, Xabi Astigarragaizan zen lehena helmugan sartzen. Ez da estreinako aldia Astigarragak lasterketa honetan podiuma egiten duena. Izan ere, iaz ere herrikoen artean lehena izan zen helmugan. Nesketan, berriz, Leire Fernandez Oreretako bizilagunak egin zuen denbora hoberena. «Fernandez gaztea da, baina oso maila ona dauka, eta lorpen asko edukiko ditu, abila da eta», gaineratu dute antolatzaileek.
Orokorrean, lasterketa giro onean egin zela azpimarratu dute. «Eguraldiak eutsi egin zuen, eta giro ona izan zen nagusi. Zaurituei dagokienez, baten batek orkatila bihurritu egin zuen, baina osterantzean, ez zen gorabeherarik egon. Pozik gaude lasterketa arazo barik egin delako».
Parte hartzaileak ere gustura geratu zirela jakitera eman dute antolatzaileek. «Egia esan, guk parte hartzaileek ondo pasatzea, lasterketaz gozatzea eta ikusleriak ere ondo pasatzea bilatzen dugu. Eta helburu horiek bete ditugunez, ekintzaren balorazio positiboa egiten dugu».