Andramariei agur esateko hainbat jarduera
Agurtu dituzte aurtengoz Andra Mari jaiak Munitibarko Gerrikaitz auzoan, Sukarrietako Kanala auzoan eta Nabarnizen. Jolasen, kirolaren, bertsolarien eta jan-edanaren inguruan bildu dira Gerrikaitzen argazkian. Nabarnizen ere, jolasean, kirolean, dantza...

Agurtu dituzte aurtengoz Andra Mari jaiak Munitibarko Gerrikaitz auzoan, Sukarrietako Kanala auzoan eta Nabarnizen. Jolasen, kirolaren, bertsolarien eta jan-edanaren inguruan bildu dira Gerrikaitzen argazkian. Nabarnizen ere, jolasean, kirolean, dantzan eta jan-edanean aritu dira. Kanalen, azkenik, mus txapelketan, pala eta esku pilota partidetan, mozorro desfilean eta paella eta patata tortilla txapelketetan parte hartu dute, besteak beste.