Zentzumenen bidezko oroitzapenetan barrena
Iraganera bidaiatzeko gonbitea luzatzen du Idurre Alonso Fikak oraintsu Gernika-Lumon jarri berri duen erakusketan. Bidaia horretan, gainera, bidelagun ditu bisitariak Alonsoren beraren oroitzapenak.Arte lanak edo beste mota bateko ekoizpenak erakustek...
Iraganera bidaiatzeko gonbitea luzatzen du Idurre Alonso Fikak oraintsu Gernika-Lumon jarri berri duen erakusketan. Bidaia horretan, gainera, bidelagun ditu bisitariak Alonsoren beraren oroitzapenak.
Arte lanak edo beste mota bateko ekoizpenak erakusteko jendaurrean egiten denari deitu ohi zaio erakusketa. Zerbait hori erakustea, baina, modu askotara egin daiteke, eta Idurre Alonso Fikak oroitzapenekin jolasteko hautua egin du oraingo honetan.EHU/UPVko Arte Ederretako fakultateko pintura graduatu osteko programaren barruan, bere argazki eta pintura lanak jaso dituen erakusketa bat jarri du ikusgai Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Zentzumenen bidezko oroitzapenak; sentsibilitatea eta bizipenak izenburua jarri dio bilduma horri, eta hilaren 18ra arte edukiko dute herritarrek bisitatzeko aukera.
Argazki zein pintura lanak dira nagusi lau hormen artean: sukaldeko apaletatik edo tresneriatik hasi, eta kaleko denda batera iritsi arte; bitartean, etxe bateko oinetako altzaritik, ohetik, sofa batetik… igaroz.
Pintura abstraktuak baino, irudi errealak aukeratu ditu Alonsok. Irudimenean baino, bizipenetan oinarritu da Alonso. Eta irudi, bizipen, oroitzapen, sentsazio, sentimendu… horiekin guztiekin, iragana eta oraina uztartu eta bateratu ditu.