Irustak Jaunarenagaz jokatuko du Bermeon, Santa Eufemia egunean
Urtero moduan, aurten ere Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia egunez pilota partidak ikusteko aukera dago.Eguaztenean, bi pilota partidu egon ziren Artza frontoian. Lehenengo, Elezkano II-Ibai Zabala eta Artola-Larunbe bikoteen arteko lehiaz gozatu z...
Eguaztenean, bi pilota partidu egon ziren Artza frontoian. Lehenengo, Elezkano II-Ibai Zabala eta Artola-Larunbe bikoteen arteko lehiaz gozatu zuten bertan bildutako pilotazaleek. Azken horiek 22-17 irabazi zieten Elezkano eta Zabalari.
Ondoren, Urrutikoetxeak eta Merino II.ak 22 eta 15 hartu zituzten mendean Bengoetxea VI. eta Rezusta.
Bestalde, datorren astean, Santa Eufemia egunez ere bi pilota partida egongo dira jokoan. 18:00etatik aurrera, Jaunarenak eta Irustak eta Irribarriak eta Larrinagak jokatuko dute.
Arratsaldeko beste partidan ere pilota ikuskizuna ziurtatuta izango da, Olaizola II-Albisu eta Irujo-Zubieta bikoteen arteko norgehiagokan.
Sarrerak, salgai
Aldez aurretik sarrerak erosi gura dituztenek gaurtik aurrera eros ditzakete Artza frontoiaren leihatilan. Gaur, astelehenean eta martitzenean, 19:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburuan, ostera, 12:00etatik 13:00etara eskuratu daitezke sarrerak.
Bestalde, egunean bertan 17:00etatik aurrera zabalduko dute leihatila.