II. Enpresa ideia lehiaketa antolatu dute Busturialdean
Interesa duenak azaroaren 13a izango du bere ideia aurkezteko azken eguna. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Sari banaketa abenduaren 18an izango daBigarren urtez, Busturialdeko enpresa ideia lehiaketa antolatu dute Bermeoko eta Gernika-...
Interesa duenak azaroaren 13a izango du bere ideia aurkezteko azken eguna. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Sari banaketa abenduaren 18an izango da
Bigarren urtez, Busturialdeko enpresa ideia lehiaketa antolatu dute Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazteria sailek, Urremendi Landa Garapen Elkarteagaz batera.18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa horrek hainbat helburu ditu: Busturialdean ekintzailetza kultura hedatzea, Busturialdeko lana eta aberastasuna sortzea, eskualdeko ekonomia sustatzea eta enpresa proiektu onenak saritzea.
Hala, parte hartu nahi duenak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu beharko du bere proiektua. Horretarako, izen-emate fitxa beteta aurkeztu beharko du, eta, horregaz batera, gutunazal itxi batean, NAN fotokopia, curriculum-a, aurkeztutako ideiaren titulua eta proiektuaren garapena eta memoria sartu beharko ditu.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, sari banaketa abenduaren 18an izango da; betiere, data hori aldatu ahalko dutelarik.