Euskadiko txapelketaren lehia, biharko motokrosean
Euskadiko txapelketarako proba puntuagarria da. 45 moto gidari baino gehiagok hartuko dute parte. Bertoko ordezkariak egongo dira, tartean, AranaEreñoko IX. Motokrosa izango da jokoan, bihar, Gabika auzoan. Euskadiko txapelketarako proba puntuagarria ...
Euskadiko txapelketarako proba puntuagarria da. 45 moto gidari baino gehiagok hartuko dute parte. Bertoko ordezkariak egongo dira, tartean, Arana
Ereñoko IX. Motokrosa izango da jokoan, bihar, Gabika auzoan. Euskadiko txapelketarako proba puntuagarria izango da biharkoa.Bertoko eta kanpoko pilotuen erakustaldiaz gozatzeko aukera eskainiko du txapelketak, beste behin. 45 moto gidarik eman dute izena dagoeneko, kategoria desberdinetan. Gaur zehaztuko dute parte hartzaile kopurua.
Hain zuzen ere, umetxoen, kimuen, gazteen, eliteen, beteranoen eta klasikoen mailako lasterketekin gozatzeko aukera edukiko dute bertaratzen diren motorzaleek.
Goizean egiaztatzeak eta entrenamenduak egin ondoren, umeen lehenengo lasterketa lehiatuko dute arratsaldean bestea. 15:00ak aldera hasiko da lehia.
Partaideek bi txanda egingo dituzte, eta kilometro bat eta erdiko luzera izango du moto gidariak ariko diren pistak.
Urtero moduan, lasterketaren antolatzaile Gernika Off Road-eko ordezkaririk ez da falta izango biharko hitzorduan. Zein bere kategorian lehiatuko dira; etxeko pilotu Txomin Arana ere han izango da.
Halaber, bertoko ordezkari hauek ere parte hartuko dute: Unai Gerrikaetxebarria, Alex Olaeta, Oier Lavin, Ander Aldana, Ramon Cobo, Doroteo Aldana, Jose Antonio Ojanguren eta Juan Manuel Ojanguren.
Beste alde batetik, moto gidari ezagunen abilezia bertatik bertara ikusteko aukera bikaina eskainiko du beste urte batez Ereñoko motokrosak. Besteak beste, Iker Larrinaga gasteiztarra eta Joan Cros eta Nil Bussot katalanak egongo dira bihar Gabika auzoan.