Bermeok Zamudio hartuko du etxean, bihar goizean
Hirugarren mailako taldeek denboraldiko laugarren jardunaldia lehiatuko dute asteburuan. Bermeok etxean dauka hitzodua.Bihar goizean, Zamudioren kontra jokatuko dute bermeotarrek Itxas Ganen. 11:30ean hasiko da bi taldeen arteko neurketa.Zamudioko tald...
Bihar goizean, Zamudioren kontra jokatuko dute bermeotarrek Itxas Ganen. 11:30ean hasiko da bi taldeen arteko neurketa.
Zamudioko taldeak bermeotarrek baino bi puntu gehiago ditu sailkapen orokorrean. Hain zuzen ere, Bermeo sailkapeneko zortzigarrena da, bost puntugaz. Zamudio, berriz, laugarrena da.
Sailkapeneko lehenengo bost taldeak zazpi puntugaz berdinduta daude. Basconia da momentuz liderra. Haren atzetik daude, Deusto, Balmaseda, Zamudio eta Santutxu.
Bermeok bezain beste puntu dituzte Durango seigarrenak eta Beasain zazpigarrenak.
Partidarik galdu barik
Duela hiru aste ekin zioten 2015-2016 denboraldiari 3. mailako futbol taldeek, eta orain arte jokaturiko hiru jardunaldietan ez du porrotik jaso Bermeoko taldeak. Aurreko asteburuan, 0-0 berdindu zuen Balmasedaren kontra, La Baluga futbol zelaian. Gol aukerak izan eta ondo jokatu arren, hutseko berdinketagaz konformatu behar izan zuen Bermeok.
Ligako bigarren jardunaldia, Eibarren filial CD Vitoriaren kontra lehiatu zuten. Etxetik kanpo, 1-2ko garaipena lortu zuten bermeotarrek.
Partida hasi eta bost minutura, etxeko taldeak hartu zuen aurrea markagailuan. Thaylor Luzanbiok sartu zuen Vitoriaren gol bakarra, buruz errematatuz, estrategia jokaldi batean. Bost minutu beranduago heldu zen 1-1ekoa, Amorrortu gernikarraren bakarkako jokaldi batean. Garaipenaren gola, berriz, Egañak sartu zuen, 30. minutuan, penalti jaurtiketaz.
Bestalde, lehenengo jardunaldian Bermeok Zallaren kontra bana berdindu zuen etxean. 67. minutuan Villarrek egin zuen 0-1ekoa, eta Ispizuak sartu zuen berdinketaren gola, 75. minutuan.