Asmo Txarrak taldearen kontzertua, ur txorroetan
Asmo Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Markina-Xemeingo ur txorroetan. Emanaldia doan izango da, eta ostean, pizza poteoa egongo dela aurreratu dute ur txorroetako arduradunek. Asmo Txarrak taldeak uztailean eskaini behar zuen ur...

Asmo Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Markina-Xemeingo ur txorroetan. Emanaldia doan izango da, eta ostean, pizza poteoa egongo dela aurreratu dute ur txorroetako arduradunek. Asmo Txarrak taldeak uztailean eskaini behar zuen ur txorroetan kontzertua. Orduan, baina, euria egin zuen, eta emanaldia bertan behera geratu zen.