Urriko azoketan izena emateko epea zabalik da
Urriko Lehen eta Azken asteleheneratako izena emateko epea zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak. Urriko Lehen Astelehenak abeltzainak batzen ditu Gernika-Lumon, Pirenaika arrazako lehiaketan. Urteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat izaten da Euskal Herr...
Urriko Azken Astelehenean, bestalde, nekazal azoka hartuko du Gernika-Lumok, urtero legez. Hori ere, hitzordu eta plaza garrantzitsua da nekazarien egutegian. Besteak beste, barazkiak, ogia, euskal pastela, frutak, loreak, eztia, eta, zelan ez, gazta izaten dira herriko postuetan nekazariek salgai izaten dituztenak.
Aurten urriaren 26an egingo dute azoka, eta egun horretan postua ipini gura dutenek eskaera egin beharko dute aldez aurretik. Urriko Azken Astelehenerako izena emateko azken eguna urriaren 9a izango dela esan du udalak.
Erregistroan alta emanda
Bai ganadu azokan postua jartzeko zein nekazal azokarako eskabidea egiteko, eskatzaileek zenbait baldintza bete beharko dituzte. Besteak beste, zehaztu dutenez, Urriko Lehen zein Azken astelehenetan postua ipini gura duten ekoizleak Bizkaiko Foru Aldundiko Ustiapenerako erregistroan alta emanda egon beharko dira.
Bizkaitik kanpokoak direnen kasuan, dagokion udalaz gaindiko erakundeak egin beharko dio gonbidapena azoka batean zein bestean parte hartzeko.
Eskabide orriak
Beraz, azoketan parte hartu gura dutenek eskabide orriak bete eta zehaztutako helbideetara bidali beharko dituzte. Postaz (Gernika-Lumoko Udala, Foru Plaza, 3. 48300, Gernika-Lumo); faxez (94-627 00 80) edo emailez (zerbitzuak@gernika-lumo.net) bidali daitezke.