Nagusi zein umeentzako ikastaroak antolatu dituzte
Hamar ikastaro eskainiko ditu Gautegiz Arteagako Kultura Batzordeak irailetik aurrera. Ume zein nagusi, kirola, kantua, dantza, josteko tailerra eta beste izango dituzte herritarrek aukeran. Hain zuzen, zirku tailerra, pilates, umeentzako inglesa, held...
Izena emateko epea gaur zabaldu dute, eta hilaren 18ra bitartean egongo da horretarako aukera. Kultura Batzordeak jakinarazi duenez, izena ematen duenak ikasturte osoa bete beharko du.