Jaia eta musika, zapatuan, Uhagon kulturguneko terrazan
Jaiak eta musikak bat egingo dute etzi, Uhagon kulturguneko terrazan. Garagardo festa antolatu dute arratsalderako, eta sei garagardo desberdin eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da.18:00etan hasi eta 22:00ak arte iraungo du festak. Zuzeneko musika,...
18:00etan hasi eta 22:00ak arte iraungo du festak. Zuzeneko musika, berriz, 20:00etan hasiko da.
The Very Small Orchestra Baionako hirukoteak, gitarra, bibolina eta harmonikaren laguntzagaz, rock and roll klasiko handien bertsioak eta kantu propioak eskainiko ditu.
Rv Toukourrek (arrabita), Vincent Boslerek (gitarra eta ahots nagusia) eta Kiki Gracietek (harmonika eta ahotsa) osatzen dute giro alai eta martxosoa sortzen duen hirukotea. Frantziar estatuan asko jotzen dute, kontzertu mordoa ematen dute, eta bira horietan Iparraldean geldialdiak ere egiten dituzte. Hirukoaren kontzertu aberatsak galdu ezinezkoak direla diote beraien jarraitzaileek.