Atzerritarrek beren ikasketak nola balioztatu azalduko dute Gernika-Lumon
Kanpoan ikasitakoa Euskal Herrian nola balioztatu daitekeen azaltzeko hitzaldia eta tailerra antolatu ditu Algortako Kosmopolis elkarteak.Etorkinen lanbide-gaitasunak aitortzeko elkartea da Kosmopolis, eta jarduera hori antolatzeko momentuan Busturiald...
Etorkinen lanbide-gaitasunak aitortzeko elkartea da Kosmopolis, eta jarduera hori antolatzeko momentuan Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zein Gernika-Lumoko Kultur Etxearen laguntza eduki du.
Aukera berdintasunen alde, kanpoan ikasitakoa homologatzeko zer egin behar duten azalduko dute Homologazioa, hezkuntza eta lanpostuarentzako beharreko pauso bat izeneko tailerrean.
Hartara, atzerritik helduta, tailerra beraien jatorrizko herrialdeetatik ikasketak dakartzaten herritarrei eta atzerrira atera nahi dutenei zuzendutakoa izango dela zehaztu dute antolatzaileek.
Tailerra Gernika-Lumoko Bakearen Museoaren Batzar gelan egingo dutela jakinarazi dute (Foru plaza, 1 helbidean). Hurrengo astean izango da, irailaren 18an, barikua, eta 18:00etan hasiko da.