Udaleko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
ISPASTER // Udalak ikasturte berrirako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Interesa dutenek hilaren 18rarte dute apuntatzeko aukera. Udalaren webgunean www.ispaster.net edo udaletxean eman daiteke izena. Udaletxean 10:00etatik ...
www.ispaster.net edo udaletxean eman daiteke izena. Udaletxean 10:00etatik 13:00tara apuntatu daiteke. Ikastaro hauek ipini dituzte aukeran: Gorputza martxan, Zumba, Pilates, Spinning, aerobik, G.A.P., Patch-work, jostekoa eta dantza. Ikastaroen prezioa izena emandako jende kopuruaren araberakoa izango da, eta udalerrian erroldatu gabe daudenek gehiago ordainduko dute.
Hilaren 26ko kanta bazkarira apuntatu daiteke dagoeneko
IBARRANGELU// Azken urteetako tradizioari jarraituz, aurten ere kanta bazkaria antolatu dute Ibarrangelun. Bazkaria bi aste barru, hilaren 26an egingo badute ere, dagoeneko apuntatu daiteke. Kanta bazkarira joateko asmoa duten ibarrangelutarrek edota inguruko bizilagunek udalerriko kultur etxean edo Kanala auzoko kanpineko tabernan izena eman beharko dute. Hain zuzen ere, hilaren 26an Arketa kanpineko jatetxean bazkalduko dute, 14:30etan hasita. Antolatzaileek esan dutenez, trikitixa egongo da giroa alaitzen, eta kanten letrak eramateko eskatu dute.