Raimundo Amador jazzez zipristindutako duendedun bluesman-aren kontzertu izugarria ikusteko aukera izan zuten astelehen gauean 288 pribilejiatuk Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Kontzertua 20:00etan hasi zen, goizegi Raimundo Amadorrentzat, kontzertu...

Raimundo Amador jazzez zipristindutako duendedun
bluesman-aren kontzertu izugarria ikusteko aukera izan zuten astelehen gauean 288 pribilejiatuk Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Kontzertua 20:00etan hasi zen, goizegi Raimundo Amadorrentzat, kontzertuaren hasieran esan zuenez «gaueko banpiroak» dira eta. Siestatik jaiki berri bazegoen ere, laster esnatu zen guztiz, eta behin esnatu zenean, jo eta ke aritu zen gitarrari sua atera arte. Bere musikagaz gain, BB King bai eta bere anaia Rafael ekarri zituen gogora. Eric Clapton eta Pata Negran igarotako denborak ere oroitu zituen Sevillako artistak.