Lehen mendi martxa eta lasterketa egingo dute Gautegiz Arteagan
Gaztelu-Zar elkarteak antolatuta, eta udalaren laguntzagaz, lehenengoz egingo dute Gautegiz Arteagan mendi martxa eta lasterketa. Martxaren ibilbidea 15 kilometrokoa izango da, eta mendi lasterketarena 17 kilometrokoa.Martxan parte hartzen duten mendiz...
Martxan parte hartzen duten mendizaleek 740 metroko malda positiboari egin beharko diote aurre ibilbidean zehar. Lasterketako korrikalariek, aldiz, 1.040 metroko malda positiboa izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Batean zein bestean parte hartzeko egunean bertan izena emateko aukera izango da, Gaztelu-Zar elkartean, 10 euro ordainduta. 09:00etan hasiko da mendi martxa, eta mendi lasterketa 10:00etan.
Azaldu dutenez, Gautegiz Arteagako martxa eta lasterketako ibilbideek paraje ederretatik ibiltzeko aukera emango die parte hartzaileei: Ereñozar mendia inguratuko dute mendi martxan, eta tontorrera igo beharko dute mendi lasterketa egiten dutenek. Zendokizeko Karmengo baselizara joko dute gero, Tremoia mendia, Burretzagane eta Isla Bekoa zeharkatuz. Portu Errota eta gaztelutik igarota helduko dira plazara. Amaieran, luntxa izango dute mendi martxa zein lasterketa egiten dutenek. Gainera, mendia gustuko duten gurasoen parte hartzea erraztu asmoz, udalak umeentzako puzgarriak eta begiraleak jarriko ditu. Informazio gehiago gura duenak, arteagakomendimartxa- @gmail.com.