'Koittadua' abestuaz agurtu dituzte San Antolin jaiak, Lekeition
Herriko nagusien bazkaria egin dute Egaña jatetxean. Datorren urtera arte ezkutatu da Antero, Andre Maria Jasokundearen elizaren kanpandorre osteanJaietako azken eguna izan zuten atzo, lekeitiarrek. Urtero modura, Anterori agur esan, eta Koittadua abe...
Herriko nagusien bazkaria egin dute Egaña jatetxean. Datorren urtera arte ezkutatu da Antero, Andre Maria Jasokundearen elizaren kanpandorre ostean
Jaietako azken eguna izan zuten atzo, lekeitiarrek. Urtero modura, Anterori agur esan, eta Koittadua abestuz amaitu zituzten jaiak. Agurraren ordua heldu orduko, baina, izan zuten egitekorik.Txalapartarien kalejiragaz hasi zuten eguna, eta umeen eta aittitta-amumen omenezko mezaren ondoren, umeentzako jokoak egon ziren, plazan.
Atzo izan zuten bai eta ere herriko nagusiek jaien baitan egiten duten bazkaria. Beste behin ere, Egaña jatetxean bildu ziren Lekeitioko nagusiak, elkarregaz jatordu goxoa edukitzeko.
Gauerako prestatzen joan behar zela eta, marmu tailerrak egon ziren plazan, arratsaldean, Aribeko kultur elkartearen eskutik, eta, ondoren, Lekittoko Deabruen Ikara Musikatuak.
Suzko zezenaren ostean ailegatu zen Anterori agur esateko ordua, eta ohi duten modura, Aittitta Makurra txarangak jarri zion doinua Koittaduari.
Eguzkiren salaketa
Lea-Artibaiko Eguzkik Lekeitioko jaietan itsasoa zaborrez betetzen dela salatu du, batez ere Antzar Egunean. «Sortutako zaborrak uretan amaitzen du, eta itsasoa kutsatzen du. Gure itsasoak zabortegi bihurtzen ari dira». Errealitate horren aurrean, «egoera ez errepikatzeko neurriak hartu beharra» dagoela azpimarratu dute, eta neurri batzuk proposatu dituzte.
Udalak edukiontzi gehiago ipini eta edukiontzi horiek erabili behar direla gogorarazi behar duela diote. Horretaz gainera, zaborrak uretara ez erortzeko sareak jarri eta zaborra eta kristala gutxitzeko edalontzi berrerabilgarriak herri guztira zabaldu behar direla esan dute.