Andoni Larizen Parisko epaiketara joateko autobusak egongo dira
Andoni Lariz Ziortza-Bolibarko preso politikoa datorren astean epaituko dute Parisen (Frantzia).Epaiketara joan eta Larizi elkartasuna adierazteko autobusa antolatu dute haren herrian.Autobusa irailaren 17an aterako da, gauerdian, Pariseruntz. Eta biha...
Epaiketara joan eta Larizi elkartasuna adierazteko autobusa antolatu dute haren herrian.
Autobusa irailaren 17an aterako da, gauerdian, Pariseruntz. Eta biharamunean, irailaren 18an 13:30ean izango da epaiketa.
Parisera autobusean joateko asmoa dutenek irailaren 14rako eman behar dute izena.
«Izena eman nahi dutenek herriko baten bati esatea baino besterik ez dute edukiko», adierazi dute autobusa antolatu duten Ziortza-Bolibarko bizilagunek.
Lariz 2010etik herritik kanpo dago, eta 2013ko urtarrilean atxilotu zuten Frantziako estatuan. Urtarrilaz geroztik, Bois D´Arcy espetxean dago.