Ahuakemonala egitasmoak ondarrutarren ahotsak behar ditu
Herriko berbez eta esakerez osatutako mugikorretarako aplikazioa prestatzen ari dira. Hurrengo grabaketa saioa bihar izango da, 19:00etan, Radixu IrratianOndarroako Udaleko Euskara Batzordeak martxan ipinitako Ahuakemonala egitasmoaren arduradunak herr...
Herriko berbez eta esakerez osatutako mugikorretarako aplikazioa prestatzen ari dira. Hurrengo grabaketa saioa bihar izango da, 19:00etan, Radixu Irratian
Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak martxan ipinitako Ahuakemonala egitasmoaren arduradunak herriko berbez eta esakerez osatuta egongo den mugikorretako aplikazioa prestatzen hasita daude.Hain zuzen ere, udazkenean aurkeztuko den aplikazio horretan entzun ahal izango diren berba eta esakeren grabaketak egiten hasi ziren abuztuan. Orain arte, lau grabaketa saio egin dituzte Radixu Irratiko estudioetan, eta bertaratu diren herritarrei esker, 200 esakera baino gehiago batu dituzte. «Orain arte egin ditugun saioak oso arrakastatsuak izan dira, eta pozik gaude lortutako emaitzagaz».
Grabaketa saioei dagokienez, hurrengo egunotan ere jarraituko dute lanok. Izan ere, egitasmoaren arduradunek argitu dutenez, 600 esakera inguru batzeko asmoa dute.
Helburua lortzeko, hortaz, herritar gehiagoren laguntza eskatu dute. «Ahuakemonala proeiktuak zuen laguntza behar du. Ondarroako ume, gazte zein nagusien laguntza ezinbestekoa dugu. Aplikazio hau prestatu ahal izateko Ondarroako berba eta esakerak ondarrutarren ahotik jaso eta grabatu behar ditugu».
Bihar izango da hurrengo grabazio eguna. 19:00etatik aurrera, proiektuaren kolaboratzaileak herritarren zain egongo dira elizako kanpandorrean.