Mutrikun Amilami ipuin musikatua ikusteko aukera egongo da etzi
Mutrikuko Udal Kultura Batzordeak antolatuta, haurrei zuzendutako ipuin kontakizun musikatua egongo da etzi. 18:30etik aurrera, Pantzart antzerki taldekoek Amilami ikuskizuna eskainiko dute Zabiel kultur etxean, doan.Ordubete inguru irauten duen ipuin ...
Ordubete inguru irauten duen ipuin musikatua Juan Kruz Igerabideren Amilami eleberrian oinarritua dago. Tradiziozko kontakizunetatik abiatuta, Ainhoa Pineda eta Elena Bezanilla ipuin kontalariek lamien istorioak kontatuko dituzte, gertaera fantastikoak egungo jendartera ekarriz.
Lamien istorioez gain, kontaketaren baitan usain belarrak, sehaska kantak eta hainbat musika instrumentuekin egindako musikak txertatzen dira. Horretara honako instrumentuak erabiliko dituzte: ukelelea, eskusoinua, alboka, harmonika, txilibitua eta jostailuak.
Ikuskizuna adin guztietako umeei zuzendua baldin badago ere, 4 eta 11 urte bitartekoentzat egokituta dago.