Kaikuk irabazi ditu trainerilla ligako bi jardunaldiak, Elantxoben
Bertoko arraun taldeek Bizkaiko trainerilla ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan, Elantxobeko uretan.Hirugarren jardunaldian, Bermeo izan zen lehenengoa senior mailan, 13 minutu, 48 segundo eta 87 ehuneneko denbora egi...
Hirugarren jardunaldian, Bermeo izan zen lehenengoa senior mailan, 13 minutu, 48 segundo eta 87 ehuneneko denbora eginda. Bermeoko beste bi trainerillek, berriz, zazpigarren eta 21. amaitu zuten.
Bestalde, Ondarroa bosgarren sailkatu zen. Etxeko arraun taldekoak, bederatzigarren eta hogeigarren sailkatu ziren. Hala, Lekeitioko hiru trainerillek hamaikagarren, hamabigarren eta hamaseigarren egin zuten. Mundakarrek, ostera, hamazortzigarren eta 22. amaitu zuten proba.
Kaiku garaile gazteetan
Gazteen mailan, berriz, Kaiku izan da nagusi bi jardunaldietan. Hirugarren jardunaldian, Ondarroa izan zen bigarrena, Kaikurengandik 29 segundo eta 28 ehunenera sartu ziren. Isuntzak bosgarren amaitu zuen, eta Elantxobek, seigarren.
Laugarren jardunaldian, Kaikuren bi trainerillek lehenengo bi postuak lortu zituzten. Ondarroak seigarren amaitu zuen, eta haren atzetik etxekoak heldu ziren.
Senior mailari dagokionez, Kaikuk irabazi zuen laugarren jardunaldia, eta Bermeo sartu zen bigarren, irabazlearengandik segundo 1 eta 65 ehunenera. Bermeotarren beste bi trainerillak seigarren eta hamazazpigarren sailkatu ziren.
Beste alde batetik, bosgarren eta hamargarren amaitu zuten ondarrutarrek. Elantxobekoek denbora kaxkarragoa egin zuten, eta hamaikagarren eta 21. amaitu zuten proba. Mundakarrek, berriz, hamaseigarren eta hogeigarren postuak eskuratu zituzten.
Mutrikuarrak hirugarren
Pasai Donibanen lehiatu zituzten Gipuzkoako klubek bigarren eta hirugarren jardunaldiak. Mutrikuarrek gizonezkoen senior mailan hartu zuten parte, eta bi jardunaldietan hirugarren amaitu zuten.
Zapatuan Hondarribiak irabazi zuen estropada, mutrikuarrei 59 segundo eta 17 ehuneneko aterata. Domekan, ostera, San Juanek irabazi zuen (13.04.17). Mutriku minutu 1, 8 segundo eta 25 ehunenera sailkatu zen.