Hirugarren tailerra antolatu du eguenerako Bermeoko Gurasolagunek
Bermeoko Gurasolagunek familian euskaraz jolasteko hirugarren tailerra antolatu du eguen arratsalderako. Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan batuko dira, 18:00etatik 19:30era. Oraingoan, gainera, eguraldiak lagunduz gero, kanpoaldera ere aterako lir...
Gurasoek eta seme-alabek elkarregaz euskaraz jolastea, abestea, eta, azken finean, euskaraz bizitzea da abian dagoen Gurasolagun egitasmoaren helburu nagusia. Hala, Urtxintxako dinamizatzaile baten laguntzagaz jolasak eta abestiak ikasiko dituzte bertaratutakoek.
Tailerrari buruzko informazioa gehiago eduki gura duten horiek 607 609 580 telefono zenbakira deitu edota bermeoberba@gmail.com helbidera idatzi dezakete.
Udaberriko lehiaketa
Bestalde, maiatzaren 14ra bitartean, udaberriko lehiaketa martxan dauka Bermeoko Berbalagunek. Parte hartu gura duten horiek ohiko lekuetan aurki ditzakete bete beharreko galdetegia: euskal gunean, Gizarte eta Kultura Etxean, Hizkuntza Eskolan, liburutegian eta Irish eta Akatz tabernetan. Lehiaketan online parte hartzeko aukera ere badago, berbalagun-bermeo. blogspot.com-ean. Erantzun guztien arteko zozketa maiatzaren 15ean egingo dute.